Giro ederra, Iker Ruiz memorialean

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 29a, 02:00

Festa giroa ere, presente izan zen Iker Ruizen omenez antolatu zuten 3x3 me­mo­rialean. Larunbatean jokatu zen, eta txapelketak fase ez­berdinak izan zituen. Goi­zean, Triple Txapelketa izan zen jokoan, eta Jon Azaldegi tolosarra izan zen onena, 10 tripe sartuta, 30 segundotan. Eguerdian, gazteen arteko finalak jokatu ziren. Junior mutiletan, Coca Juniorsek irabazi zuen 14-17, La Go­za­deraren kontra. Junior nes­ketan, Boom Bitch izan zen nagusi, 14-10, Warriorsen kontra. Kadete mutiletan, Pan! taldeak irabazi zuen, 19-8, Orixe Bullsen kontra. Az­kenik, infantil mutiletan, Alperrak taldea nagusitu zen, 13-5, Pepinillo team taldearen kon­tra.  Guztiek jaso zuten ondo merezitako domina.
Senior mutiletako azken fasea arratsaldean jokatu zen. Finalerdietan, Joxeaus­ti­ñen Frutadendak irabazi zuen, 20-15, Freestylersen kon­tra. Eta Kebab Team tal­deak, 3-2 ira­bazi zuen libreen tandan, Los Fruitis taldearen kontra. Fi­na­lean, Joseaustiñen Frutaden­da talde tolosarra nagusitu zen, 11-16, Kebab teamen kon­tra. Domina, diru-saria eta otor­duak irabazi zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!