Disfrutatu al duzu Santio jaietaz?

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 29a, 02:00

Bukatu berri dira Santio jaiak, eta gertutasun hori aprobetxatu nahi Udalak, herritarren iritzia jakiteko. Herritarrek jaietaz zenbate­raino gozatu duten jakin nahi du Udalak eta inkesta moduko bat prestatu du, galdera batzuekin.

Zenbateraino disfrutatu duzu Santioetan?
Festak bukatuta, Asti­ga­rragako Udalak jakin nahi du festak herritarren gus­tukoak diren, edo zer egin dezakeen hurrengo urtean jaiak hobetzeko. Hori ho­rrela, herritar guztiak ani­matu nahi ditu jaien balorazioa egitera: «zuen iritzia ezagutu nahi dugu».

Inkesta osatzeko, bi modu
Inkesta bete eta iritzia eman nahi duen herritarrak bi aukera ditu. Batetik, kul­tur etxean, Udalean eta Kiroldegian ditu kutxak. Eta bestetik, internet bidez ere eman daiteke iritzia, www.astigarraga.eus web orrian.
Sei atal edo gaietan ba­natu dute inkesta, eta hauen inguruan hainbat galdera egin dituzte: eki­tal­diak, kokapena, an­to­laketa, segurtasuna, trafikoa eta garbitasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!