Zinkoenean berritu duten skate parkeak sekulako arrakasta du azken hilabeteetan. Asko dira bertara kirol hau praktikatzera gerturatzen direnak; eta beste hainbeste, espektakuluaz gozatzera gerturatzen direnak. Tiradizo hori aprobetxatu eta Skate Txapelketa antolatu du Molotoff irratiak.
Txapelketa larunbatean jokatuko da, bi mailatan banatuta. 12:00ak baino lehen, 16 urtez azpikoek hartuko dute parte; 14:00etan Euskal Pizzako pizzak bazkaltzeko aukera izango dute parte hartzaile guztiek; eta 16:00etan, 16 urtetik gorakoen artean izango da lehia; sari banaketa 20:00etan izango da.
Parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako bi aukera daude: molotoffirratilibrea@gmail.com helbidera email bat idatzita; edo-eta watsappa bidalita 680 942 101 telefonora.