Urumeako erremontisten joko abila, gaur ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 25a, 02:00

Partidu ikusgarriak jokatuko dira gaur Galarretako fron­toian, 16:00etan hasita. Bate­tik, Buruz Buruko Txapelke­ta­rako pasea lortzeko lehian ariko dira Zubiri goizuetarra eta Ansa II urnietarra (Ara­noko familia duena). Bestetik, estelarrean jokatuko du Ba­rrenetxea IV hernaniarrak, Matxin IIIrekin batean, Uterga eta Olazarren kontra.

Buruz Burukorako leku bila
Zubirik Aizpuru IIIri irabazi be­harko dio, Buruz Buruko Txapelketan sartu nahi badu. Ansa II, berriz, Ezkurra IIren kontra ariko da; oraingoan, lan zailagoa izango du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!