Futbito txapelketa bihar, Latsunben

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 24a, 02:00

Molotoff irratiak futbito txapelketa antolatu du biharko; arratsaldeko 16:00etan izango da, Latsunbeko futbol zelaian. Izena taldeka eman behar da, 6-10 laguneko taldetan, eta txapelketan sei jokalari beste sei jokalariren aurka arituko dira. Izena emateko, taldeko 15 euro ordaindu beharko dira, eta mezu bat idatzi beharko da Molotoff Irratiaren Facebookera edo helbide elektroniko honetara: molotoffirratilibrea@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!