Biharkoa da Santio eguna, baina gaur bertan hasiko dira festak Aranon.
Arratsaldeko 18:00etan botako dute itxaferoa herriko hiru erremontistek: Imanol Ansak, Antton Ansak eta Jon Ander Elorzak. Segidan, festarekin batean, umeentzako bonba japonesek eginen dute eztanda.
Feria eta tortilla lehiaketa
Festa hasi eta berehala, denetik izanen da igandera arte Aranon. Gaur bertan, itxaferoa bota eta segidan, artisau ferian ikusmiran eta erosketetan aritzeko aukera izanen da, eta ondoren, tortilla lehiaketa eginen da.
Mus txapelketa, gauean
San Roke elkarteak aurten ere Mus Txapelketa antolatu du; 33garren edizioa izanen da aurtengoa. Gaueko 22:00etan hasiko da.