Eskaera epea zabalik, urriaren 31 arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 23a, 02:00

Hernaniko Udaleko Parte­hartze Arloak ireki du dirulaguntzak eskatzeko epea, au­zolana sustatu eta auzoetan dinamikak martxan jartzen dituzten elkarteentzako.
Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da urriaren 31 arte, edo partida bukatu arte.

Dokumentazioa, HHZn
Eskaerak egiteko zein dokumentu aurkeztu behar diren jakiteko, eta eskaera orriak lortzeko, Hernaniko Udaleko HHZ, Herritarren Harrera Zerbitzura jo behar da. Udaleko webgunean ere, www.hernani.eus helbidean lortu daiteke informazioa.

2015eko ekitaldiak laguntzeko partida
Deialdi hau 2015ean egiten den bigarrena da, eta kasu honetan ere, 2015eko ekitaldiak lagunduko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!