Ansa II eta Goikoetxea V, Buruz Burukorako plaza bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 23a, 02:00

Buruz Buruko Kutxabank Torneoa abuztuan jokatuko da, baina dagoeneko hasi dira Galarretan motorrak bero­tzen, txapelketaren aurreko partidu batzuk jokatzen.
Partidu horiek jokatzen ari dira, hain zuzen, Zaldua, Goi­koetxea V, Martirena eta Ansa II. Apirilean debutatu zuten, eta txapelketaren aurreko partidu hauek jokatzeko aukera izaten ari dira orain. Lauetako batek, Kutxabank Torneorako plaza lortuko du.

Ansa II eta Goikoetxea V, aurrera
Torneoaren aurreko partidu  hauek jokatzen hasi dira, eta bi erremontista kanpoan geratu dira, dagoeneko.
Izan ere, larunbatean elkarren kontra aritu ziren Zaldua eta Goikoetxea V, batetik, eta Martirena eta Ansa II, bestetik. Goikoetxea Vek 30 eta 27 irabazi zion Zalduari, eta Ansa IIk are alde haundiagoa atera zion Martirenari, 30-14 irabazita. Gauzak horrela, Goi­koetxea Vek eta Ansa IIk egingo dute aurrera, Buruz Buruko Kutxabank Torneorako plaza lortzeko.

Goikoetxea V, Zubiri goizuetarraren kontra ariko da gaur, Galarretako aurreneko partiduan.

Zubiri eta Ezkurra II, aurkari gogorragoak
Torneorako plaza lortzeko lehian, Goikoetxea Vek Zu­biri goizuetarrari irabazi beharko dio, gaur, Galarretako jaialdiko aurreneko partiduan.
Ansa IIk, berriz, Ezkurra II izango du aurkari, laster.
Bestalde, Galarretako ohi­ko jaialdiak ez du hutsik egingo gaur ere, eta Kutxabank Torneorako sailkapeneko partiduaz gain, beste hiru jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita: estelarrean, Urriza-Barrenetxea IV/ Uterga-Ion; eta Otaegi-Olazar/Matxin VI-Agirrezabala; eta azken partiduan, 30 tantotara, Matxin III-Labaka/Ezkurra II-Larrañaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!