Ostiralean, barbakoa herrikoia egingo dute Zikuñagako jaietan (21:00): kostilla, txorixoa, sardinak, edariak, ogia, kafea, postrea... Tiketak salgai daude 15 euroan, Zikuñaga, Parrita eta Urumea tabernetan, asteazkenera arte. Ondoren, irrintzi lehiaketa egingo da eta dei egin dute jendea animatzeko (egunean bertan apuntatu behar da).