Denbora gutxi da Unai Loiarte, Goizuetako Alkate kargua hartu duzula. Nolakoak izan dira hilabete hauek?
Unai Loiarte: Aldaketa eta egokitzapen hilabeteak. Ekainen sartu ginenetik 2 hilabete pasa dira, dagoeneko. Hasierako aste haietan orain baino galduxeago ibiltzen nintzanaren sentsazioa daukat. Ordun eta gehiago ikasi hemengo martxak, ordun eta gustorago baita ere lanak egiten. Udako martxak eta irailetik aurrekoak diferenteak omen direnez, oraintxe kurtsoa nolakoa izango den ikasteko gogoarekin.
Zein da Gure Esku Dagoren ibilbidea Goizuetan?
Olaia Lekuona: Jon den urteko giza katea eta aurtengo oihalen lanketa eraman da aurrera. Jai eta aldarrikapen giro horren bueltan herritarrak juntatzeko ahalegina.
Unai Loiarte: Guk, udaletxetik, Gure Esku Dagoren bueltan sortutako filosofia eraman nahi genuke aurrera. Goizueta izanda aurrera eraman nahi dugun proiektua, jende diferenteak elkarrekin lana egitea, herriri zein norabide eraman nahi dugun erabakitzeko.
Eta epe motzera, zein dira erronkak Goizuetan?
Unai Loiarte: Orain arten bezala, eragileekin harreman ona izaten saiatuko gara, herriko eragile desberdinekin eta herritar soilekin ere bai; ahalik eta gertutasun gehiena mantentzea, beraien interesak zein diren jakiteko. Ez genuke nahi gu udalean egoteagatik erabakiak hartzen ditugunak izatea, baizik eta ikustea zer nahi dun herriak eta guk horren arabera gure lana egitea.
Goizuetako festak hastear diren honetan, zein giro sumatzen duzue herrian?
Unai Loiarte: Herria itxuraldatzen hasia da. Ikastolako taberna montatzen denetik, nire ustetan, somatzen hasten da herrian fiesta giroa. Barrerak patuk daude, eta egun horietan tabernatara hornitzailek hasi dira edarik ekartzen. Horrek fiestak gainean ditugula oroitzen digu!
Olaia Lekuona: Bai, eta programa banaketak ere ematen dio bere puntua. Egun horietan egin duen eguraldia egiten badu, ez du giro txarra izanen.
Hasiera batean Gobernu Taldea zen txupinazoa botako zuena. Testigu hori ordea, Gure Esku Dago parte hartu duten bi laguni ematea erabaki duzue. Zergatik?
Unai Loiarte: Beti esaten da aldaketa behar dela eta al-
daketa hori herritik sortuko dela. Herriari eman nahi genion aukera hona gora igotzeko, beti udaletxeko agintariak izan beharren hemen goian egon daudenak.
Pentsatu al duzue diskurtsoa?
Unai Loiarte: Ez, egia esan ez. Oraindik badaukagu astebete preparatzeko eta nerbioak arrunt konfunditzen ez bagaituzte, zerbait esango dugu Bestela… ‘Gora goizutako fiestak!’ eta itxaferori sua eman agudo.
Jabier Apezetxea: Bai, betiko motz hori exkax xamarra gelditzen dela, baino…
Nolako eguna izatea espero duzue?
Jabier Apezetxea: Momentuan urduri jarriko naiz, Zer san, zer egin… ez da gauza bera txupinazoa behetik ikusi edo goitik.
Olaia Lekuona: Lau hitz behintzat paperen idatzik eraman beharko ditugu, ez ahazteko! Eta bestela, egun polita izatea espero dut. Gero koadrilako afaria daukagu eta orduko nerbioak pasata izanen al dira!
Unai Loiarte: Inoiz hemen goitik ikustekoa txupinazoa, eta berezia izanen da dudarik gabe.
Zer dira zuentzat Goizuetako jaiak?
Jabier Apezetxea: aste bat disfrutatzeko gure lagunekin, familiarekin, otordu batzuk eginez, gauean parranda pixka bat eginez... Lasaitasun pixka bat guretzako, urte guztian lana egiten dugunontzako.
Unai Loiarte: ni festa aurreko astean lanez lepo ibiliko naizela iruditzen zait; turno bat hemen, beste bat han, gero udaletxeko lanak ere bai… baino behin 14ko txupinazoaren ondoren, lanaren txip hori aldatzen da eta fiesta giroan sartzen zara, jendearekin dis-frutatzeko giro horretan.
Olaia Lekuona: nik uste poza dela. Ikusten duzulako herri guztia dagoela alai, disfrutatzeko prest. Jende pila bat etortzen da kanpotik, edo herrikoa izanda kanpoan bizi dena, haiekin hitz batzuk egin… Eta oroitzapen asko ere bai, gazteagoak ginenean egiten genituen parrandena. Orain beste forma batera egiten ditugu.
Urumea bailaran tradizio haundia dute Goizuetkao jaiek. Zer dute berezi?
Jabier Apezetxea: Goizutako jendea irekia da eta kanpotik aspaldi ikusi gabeko lagunak gustora etortzen dira horregatik. Herri txikia da eta nik uste giro jatorra egoten dela.
Olaia Lekuona: bai, ze programa aldetik ez do beste herritan ez dagoenik. Gertukok gara, dena ematen dugu, eta hori nabaritzen da. Ah! Eta Ura! Nik beti esaten dut hemengo urak baduela zeozer berezia…
Alkate figurara itzulita, zein dira epe motzean hartuko dituzuen erabakiak?
Festen ondoren, Gaztetxeko paretak sendotu eta teilatua berritzeko obrari hasiera emango diogu. Horrekin batera, herritarren beharrak ikusita, tokatuko zaigu aztertzea eraikin horrek behar orori nola posible dion erantzun.