Zenbait kale eta bide itxita, jaietan

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 22a, 02:00

Festak hartuko ditu Astiga­rragako kaleak, datozen egunetan. Eta hori horrela, aldaketak izango dira trafikoan ere, Santio jaiek protagonismoa hartuko duten tokietan bereziki.
Lehenik eta behin, egun hauetan, Iparralde bidekoa izango da herrira sartzeko bide nagusia.
Kale Nagusia, berriz, no­rabide bakarrekoa izango da 64 zenbakitik, Galtzaur elkartearen paretik hain justu, Pelotari kaleko bidegurutzeraino. Izan ere, beste norabidea aparkaleku gisa erabili ahal izango da, uztailaren 23tik, uztailaren 27ko 08:00ak arte.

Ferien gunean, kaleak itxita
Feriak kokatuko dituzten tokian ere, itxita egongo dira kaleak: Donos­tia ibilbidea, zati horretan, eta Pelotari kalea, moztuta egongo dira datorren asteartera bitarte.
Bestalde, Txokotxo eta Erre­katxo plazako bizilagunek, eta Errekatxo eta Tomas Alba kaleetakoek, aukera izango dute Errekatxo eta Galtzaur kaleetatik sartzeko. Atera­tzeko, ordea, Donostia ibilbidetik bakarrik joan daitezke.
Tomas Alba kalea ere itxita egongo da uztailaren 28ra arte, eta 13 zenbakiaren pa­rean ez da kotxerik egongo. Garajeetara, Galtzaur kaletik sartu beharko da.

Autobusen ibilbidean eta geltokietan, aldaketak
Trafikoan bezala, autobusetan ere izango dira aldaketak, jaiek iraun bitartean. Horrela, uztailaren 28ra arte autobusak ez dira herri ba­rrura sartuko, eta industrialdetik ibiliko dira. Horre­gatik, geltokiak bi sarreratan izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!