Gazte Asanbladak egitarau potoloa antolatu du aurtengo Santio jaietarako ere. Osagai nagusia musika izango da, makina bat kontzertu antolatu baitituzte, txosnako karpan.
Baina bat berezia izango da, beraiek ere parte hartuko baitute Psycho-Clownekin.
BIHAR
20:00 Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera.
23:00 Dj gaua txosnaren karpan: Mike Villas, Morente eta Paket Flat Kolektiboa.
Ostirala
Gazte eguna
14:30 Gazte bazkaria txosnako karpan.
17:30 Jaizkipe txaranga txosnako karpan.
23:00 Kontzertuak txosnako karpan: Artritis, Fridays Crew, Arkada Social eta Las Tea Party. Ondoren, Dj Txaladuras eta Dj Xemark.
Larunbata
23:00 Kontzertuak txosnako karpan: Rantanpank.
00:30 Psycho-Clown, perkusio erritmoarekin 9 musikari aktoreren kalejira ‘beldurgarria’ Gazte Asanbladako gazteen partehartzearekin. Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.
01:30 Kontzertua txosnako karpan: Potato eta Trakets.
Igandea
20:00 Kontzertua txosnako karpan: Apalatxe bakarlaria.
22:00 Kontzertuak txosnako karpan: Pelax eta Cow Boys Orchestra, eta Kike Tormenta abeslaria.