Larunbaterako egunpasa antolatu du Hernaniko Gazte Asanbladak. Txindoki mendia igoko dute lehendabizi, goizeko 08:30etan aterata. Eta eguerdi partean, parrillada batekin berreskuratuko dituzte indarrak. Parte hartzeko izena eman behar da, eta zerrendak Aker, Zintzarri eta Anboto tabernetan daude jarrita. Abuztuaren 6a, osteguna, da azkeneko eguna; parrillada egin nahi duenak 5 euro ordaindu beharko ditu, izena emateko momentuan. Bestalde, eskatu dute ahal duenak kotxea eramatea.