Sustoaren ondotik, festa nagusi!

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 22a, 02:00

Sekulakoak izan ziren eztan­dak Ergobin, atzo arratsal­dean, eta oihuka eta saltoka baino, susto eder batekin hasi zituzten jaiak auzotarrek. Aurreneko aldiz, kañonazoa izan zen festei bidea ireki ziena, Urgulleko artilleroen eskutik, eta zortzi bider eragin zuten eztanda. Baina aurre­neko artilleroa Jon Garaño zinegilea izan zen. Ergobin jaio izanik, berak eman zien hasiera jaiei.
Sustoaren ondoren, umo­re­ak hartu zuen auzoa, eta gaur segiko du festak. Kro­sa izango da aurrena, idi proba gero, eta baz­ka­riaren ondoren, bolategia irekiko dute plazan. Zezen suzkoak eta musikak ez dute huts egingo.
 

GAUR, abuztuak 22
10:00, VII. Kross Herrikoia (izenemateak: irteeran, 15 euroan).
12:00, Idi proba: txapelketan debutatu ez duten idien erakustaldia, Aiako Izeta eta Arronako Etxetxo.
14:00, Bazkari herrikoi girotua (txartelak jaietako txosnan salgai).
19:00, Bolategia irekiko da plazan.
23:15, Zezen suzkoa.
23:30, Bolategia irekiko da plazan.
00:30, Musika jaialdia karpan DJ Bull-en eskutik.

BIHAR, abuztuak 23
11:00, Meza nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen oroimenez.
11:30, 54. Sagardo Lehiaketa.
17:00, Irrien lagunen eskutik, Ane eta Piratekin parrandan!
18:30, Herri kirolak, harrijasotzaileen lehia, Ergobiko 104 kiloko harri baldarrarekin: Idoia Etxeberria, Joxe Ramon Izeta II, Hodei Izeta IV, Iban Ugartemendia, Jexusmari Izeta III, Beñat Telleria eta Josetxo Urrutia.
21:00, Afaria plazako karpan, mariatxiek girotuta (txartelak jaietako txosnan salgai).
23:30, Harri proba: Hernaniko Imanol Paollaren zaldia, eta Astigarragako Emarri neska taldea.

ASTELEHENA, abuztuak 24
12:00, LI. Gran Premio Ergobia idi proba, aurreneko txanda (bi parte hartzaile). Aurtengo gonbidatuak: Errenteriko Matxain, Aiako Arzadun, Orioko Oliden eta Zaldibiko Elosegi. Euskal produktuen azoka plazan.
14:30, Bazkari ofiziala, bertsolariek girotuta (txartelak jaietako txosnan salgai).
17:00, Txaranga.
18:00, Idi proba, bigarren txanda.
23:15, Zezen suzkoa.
00:00, Ikuskizun paregabea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!