Skate txapelketa antolatu du larunbatean Molotoff Irratiak. Bi mailatan jokatuko da: 12:00ak baino lehen, 16 urtez azpikoek hartuko dute parte; 14:00etan Euskal Pizzako pizzak bazkaltzeko aukera izango dute parte hartzaile guztiek; eta 16:00etan, 16 urtetik gorakoen artean izango da lehia; sari banaketa 20:00etan izango da. Izena emateko, emailez: molotoffirratilibrea@gmail.com; edo watsappez: 680 942 101.