Irazustabarrena eta Mendizabal, indartsu

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 22a, 02:00

Atzoko Kronikako alean azaldu zen Ariane Arrietak eta Maider Mendizabalek Oberena Txapelketa irabazi berri dutela, eta bikote geldiezina direla, txapelketa asko irabazi dituztela eta. Oberena Txapelketa irabazi dute, baina atzokoan azaltzen ziren gainontzeko tituluak Amaia Irazustabarrenak eta Maider Mendizabalek irabazi dituzte; Europako txapeldun titulua F30 modalitatean, eta Femina Tour txapelketako azpitxapeldun titulua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!