Herritar guzti-guztiei begira antolatutako festak izaten dira urtero Aranon; herritarrentzako, eta baita bisitarientzako ere. Eta adin guztietako lagunentzako.
Horrela, umeek ere ez dute aspertzeko tarterik izanen, txupinazoa botatzen denetik hasi, eta igandera arte. Ostiralean bertan, itxaferua 18:00etan botako da, eta segidan, umeentzako bonba japonesak izanen dira.
Larunbatean, egun osoko festa
Ostiralean poliki hasiko dira festak umeentzako, baina larunbaterako egun osorako egitaraua dago prest.
Hasteko, goizeko 11:30etan hasita, umeen arteko pilota partiduak izanen dira.
Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, berriz, umeentzako jolasak eta buruhaundiak izanen dira, eta 17:30etan, Arno ganadutegiko aziendak. Zaldi txikien gainean paseoan aritzeko aukera paregabea izanen dute txikienek. Buelta bukatuta, indarrak berreskuratzeko txokolate goxoa izanen dute, 18:30etan.
Igandean, arkume jatea
Jaietako azken eguna guztiek elkarrekin pasatzeko izanen da. Horrela, arkume jate herrikoiean elkartuko dira denak, baita umeak ere.