Asteburuan Peña Montañesara (2.299m) irteera egingo du Mendiriz Mendik. Larunbatean, arratsaldeko 15:00etan aterako dira. Federatuek 65 euro ordaindu beharko dituzte; ez federatuek, 70; eta bazkide ez direnek, 10 euro gehiago. Gaur da izena emateko azken eguna, 20:00etatik 21:00etara bulegoan. Iganderako bazkaria motxilan eraman behar da, eta lo-zakurik ez da behar izango.