Santio jaietan murgiltzeko prest egon arren, Ez gaude denok! lelopean, Jaiak Elkartasunez ekimena antolatu da.
Hori horrela, ostiralean kontzentrazioa egingo da Jose Barandiaran plazan, iluntzeko 20:00etan; azken aurreko ostiraleko kontzentrazioa izango da.
Bestalde, igandean, elkartasun bazkaria egingo da, 14:30etan, txosnan. Bertarako txartelak salgai daude Zipotzan eta Ikatzan, 15 eurotan.