Galtzaur elkarteak, urtero bezala, hainbat ekintza antolatu ditu festetan ondo pasatzeko. Batetik, ostiralean ohiko erretiratuen bazkaria egingo dute elkartean, 14:00etan. Bestetik, hilaren 26an, bingoan ariko dira, 18:00etan elkartean.
Baina aurten, nobedade bat ere gehitu diote egitarauari: bihar, goizeko 10:30etan, igelaren jokoa antolatu dute Norberto Almandoz plazan, umeentzako. Umeek bakarka, edota aiton-amone laguntzarekin jolastu ahal izango dute.