Goizean goiz hasiko da sumatzen arkume erre usaina, igandean, Aranoko kaleetan.
Denen bistara jarriko dituzte erretzen, plazan. 4 bat ordu behar izaten dituzte prest egoteko, 16 kilo inguruko arkumeek. Guztia prest dagoenean, 14:00ak aldera elkartuko dira aranoarrak bazkaritarako. Aurten, gainera, jubilatuen egunarekin tokatu da arkume jatea, eta denak elkarrekin eseriko dira mahaiaren bueltan.
Aurretik, hamaiketakoa
Jubilatuen eguna izanik, bazkal aurretik elkartuko dira herriko beteranoak. Aurrena, meza izango da herritar guztientzako goizeko 11:00etan. Ondoren, goizeko 11:30etan hamaiketakoa izanen dute jubilatuek.
Hurrengo hitzordua bazkaritarako izanen da. Eta bapo egin ondoren, fanfarrea ariko da giroa jartzen.
Eguna eta festak kantuan eta dantzan bukatzeko aukera izango da horrela.