Mahaiaren bueltan elkartuko dira denak!

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 22a, 02:00

Goiz, arratsalde eta gau baka­rrik ez, eguerdian ere apro­betxatuko dute astigar­tarrek, mahaiaren inguruan elkartu eta ondo pasatzeko. Ia egunero egingo dituzte herri bazka­riak, talde des­berdinek an­to­latuta, eta izena emateko aukera bada­go oraindik, zenbaitetan.
Bihar, haur bazkaria an­to­­latu du Xaguxar elkarteak, Foru plazan, eta Xaguxarren udalekuetan ari dira txarte­lak saltzen. Eta Joseba Ba­ran­diaran plazan, Gazte­le­kuko bazkaria egingo du­te; txartelak erosteko, gaur da azken eguna, Gaztelekuan ber­tan.

Gazte eta erretiratuek, etzi
Beste bi bazkari izango dira etzi. Txosnako karpan, gaz­te bazkaria egingo dute. Eta erretiratuek, Galtzaur elkar­tean daukate zita, otordu eder baten bueltan biltzeko.
Eta jaien azkeneko egu­nean ere, ez dira herri baz­kariak faltako, Santa Ana egunean. Beste bi bazkari izango dira. Ipintza sagar­do­tegian bat, baina txartelak aurrez erosi behar ziren. Bestea, berriz, txosnako karpan egingo dute, elkar­tasun bazkaria. Zipotza eta Ikatza tabernetan lortu dai­tezke bertan bazkaltzeko txartelak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!