Historiako aurreneko bandera, Donostiarrak

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 21a, 02:00

Hernaniko Arraun Elkarteak zorionak eman nahi izan dizkio Donostiarrari, igandean bere historiako aurreneko bandera lortu baitzuen arraun elkarteak, Orion, KAE-1 ligako zazpigarren jardunaldian.
Donostiarrarekin batera, Hernaniko Arraun Elkarteko hainbat kide aritu ziren lanean igandean, eta horiek zoriondu nahi izan ditu bereziki Hernaniko Arraun Elkarteak.

Saizar, Urretabizkaia eta Zabala hernaniarrak
Donostiarraren patroi lanetan aritu zen Andoni Sai­zar, Hernaniko klubak utzi­ta duen hernaniarra. Arrau­ne­an, be­rriz, Jon Urretabizkaia arraunlari hernaniarra eta klubeko arraunlari ohia aritu zen. Eta entrenatzaile lanean Xabier Zabala loiolatarra izan zuten, aspaldian Hernaniko klu­beko entrenatzaile eta zu­zen­da­ritzako kide ere badena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!