Ramadanaren bukaera festa egin zuten, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 21a, 02:00

Arrisala elkarteak anto­latuta, Ramadanaren bukaera festa egin zuten ostiralean ehunka lagunek, kirol­de­giko frontoian.
Elkarbizitza eta integrazio­aren alde lanean aritzeagatik, eskerrak eman nahi izan dizkie Arrisala elkarteak Her­naniko Udalari eta kiroldegiko frontoia prestatzen lagundu­tako langileei. Era berean, zorionak eman dizkiete Ramadana egin eta bukaerako festan parte hartu zuten musulmanei.

Ramadana, hilabete batez
Musulmanek hilabete oso batez ospatzen dute Rama­dana. Hilabete horretan zehar, ezin izaten dute ezer jan edo edan eguzkia ateratzen denetik sartzen denera.
Modu honetan, nor bere buruarekin bakean egotea bilatzen dute, Jainkoarekiko kontzientzia haunditzeko.
Era berean, Ramadanak iraun bitartean, Corana gehiago irakurri behar izaten dute, eta normalean baino gehiago errezatu. Jarrera eskuzabalak ere normalean baino gehiagotan izaten saiatzen dira.

Eguzkia eta beroa, zailtasuna areagotzeko
Aurtengoan ez dute zail­tasunik falta izan Ramadana egin duten musulmanek. Izan ere eguraldi beroa eta eguzkitsua egin du oro­ko­rrean, eta horrek, are zailagoa egin du baraualdia.
Hala ere, zintzotasunez bete dute musulmanek egi­tekoa, eta hilabete osoan ze­har eutsi diote baraualdiari. Ramadana egitea helduen lana izaten da, eta ba­raualditik libre daude osasun ahuleko agureak, gaixo kronikoak, haurrak, edota lanbide gogorren bat dutenak eta beste lanbiderik topatu ezin izan dutenak.

Festa, Ramadanaren bukaera ospatzeko
Ostiralean bukatu zen Ramadanerako garaia, eta ohi bezala, festa batekin ospatu zuten musulmanek egun garrantzitsu hau.
Hernanin ehunka lagunen bueltan bildu ziren, Arrisala elkarteak antolatutako ekitaldian. Festari Aid Al Fitr deitzen dio­te. Hasteko, Salat Al Aid eki­taldia egin zuten, eta ondoren, Imanak hitzaldi bat eman zuen.
Festa bukatzeko, gosari herrikoi bat egin zuten bertan bildutako guztien artean.

Bigarren urtez, Hernanin
Arrisala elkarteak lehengo urtean antolatu zuen Ramadanaren bukaera festa Hernanin. Orduan, 180 lagun inguru bildu ziren, eta Atsegindegin egin zuten ekitaldia.
Aurtengoa, bigarren edi­zi­oa izan dute, eta arra­kas­ta­tsua izan da. Izan ere, jende de­zente gehiago bildu da mu­sul­ma­nentzako hain garran­tzitsua den ekitaldi honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!