Herri Lasterketa antolatu dute Astigarragan, uztailaren 18an, Trintxerpe atletismo taldeak eta jai batzordeak. Arratsaldeko 17:30etan izango da Krosa, eta 7,3 kilometroko ibilbidea izango du.
Lasterketarako izenematea ireki dute dagoeneko, eta hiru aukera daude: interneten, www.herrikrossa.com web orrian; edo Laister Kirolak eta U51 dendetan. 6,5 euro dira.
Egunean bertan ere, izango da apuntatzeko aukera, lasterketaren irteeran, 15:45etatik 16:40etara. 9,5 euro izango dira orduan.
Ikatza tabernaren ondotik abiatuko da lasterketa, eta hiru itzuli egingo dituzte korrikalariek. Gizonezko eta emakumezko azkarrenek, saria jasoko dute.