Desafioa hitzartua zuten Henaniko zabaletatarrek eta Villabonako Wuitxuek, larunbatean. Giza proban, 650 kiloko harriari tiraka, zeinek buelta gehiago eman zen lehia, eta uste baino parekatuagoa joan zen. Azkenean, bertakoak, Villabonako Wuitxuak izan ziren nagusi, 49-52; hernaniarrek baino hiru itzuli gehiago eginda. Manex Castro euskal presoaren lehengusuak dira zabaletatarrak, eta Wuitxuak berriz, koadrilakoak. Desafioan bildu zuten dirua Castro bisitatzeko bidaia gastuei laguntzeko erabiliko dute.