Madalena eguna asteazkenean bada ere, Lizeagako bizilagunek ondo ospatua dute. Hiru eguneko festa izan dute, eta eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dituzte. Goizean goiz egin zuen eztanda atzo, eguneko aurreneko suziriak. Eguerdi partea ume jolasek markatu zuten, eta adinaren arabera banatuta, ezin hobeto ibili ziren. Eguerdian txaranga hotsak nagusitu ziren Lizeagan, eta kalez kale, poteoan ibili ziren auzotarrak. Bazkari herrikoian jendetza bildu zen, eta arratsaldean beroari aurre egiteko bi plan nagusitu ziren: dantza eta apar festa!