Peña Montañesa, hurrengo tontorra

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 20a, 02:00

Asteburuan mendi buelta egin nahi dutenentzat Men­diriz Mendik egin die plana: Peña Montañesa, 2.299 me­troko tontorra. Asteburuko irteera izango da, larun­batean aterako baitira arra­tsaldeko 15:00etan, Atseginde­gitik. Irteeraren prezioa ere, zehaztu dute: 65 eurokoa da federatuentzat; 70 euro federatuta ez daudenentzat; eta 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte bazkide ez direnek.

Bi ohar, irteeran parte hartuko dutenentzat
Irteeran izena ematen du­tenentzat bi ohar jakinarazi ditu Mendiriz Mendik. Ba­tetik, gogoratu dute ater­pean lo egiteko ez dela lo-zakurik eraman behar; izan ere, maindireak daude. Bes­tetik azaldu dute, igandeko bazkaria motxilan eraman behar dela, mendian baz­kaltzeko asmoa baitute.

Izen ematea, gaur eta ostegunean
Izena eman nahi dutenek bi egun dituzte: gaur eta osteguna, bulegoan 20:00­etatik 21:00era. Plaza k­o­purua mugatua dela azaldu dute: 31 toki daude. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!