Ariane Arrietak finalerdia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 20a, 02:00

Iruñean, Oberena txapelketa jokatzen ari dira Ariane Arrie­ta hernaniarra, eta Maider Men­­dizabal anoetarra. Txa­pelketako fase guztiak gain­dituta, finalerdietan dira. Gaur jokatuko dute finalerako pasea, eta aurrean Yanira Aristorena eta Claire Borda­garay izango dituzte. Partidu gogorra izango dute aurretik, baina badute konfiantza: «lana ondo eginez gero, aurrera egiteko aukerekin ikusten gara».

Orain arte jokatutako partiduetan, Elena Medina eta Mirentxu Hirigarayren kontra neurtu dituzte indarrak; aurreneko partidua izan zen hura, eta 30-26 irabazi zuten. Bigarren partiduan, Uxue Murillo eta Maritxu Housset izan zituzten aurrez aurre, eta hau ere irabazi egin zuten. Aipatzekoa da, Housset dela nazioarteko pelotaririk onenetakoa, bes­teak beste, munduko txa­pelduna baita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!