Ostiraleko eguzki eta sargoriari aurre egiteko modu ederra izan zuten udaleku irekietan dabiltzan neska-mutilek. Eguerdiko 12:00etan Udaleko langileek jaurtitako ur emariaz gozatu zuten, Gudarien plazan: eta ondoren, Andrekalen eta Kale Nagusian barrena ibili ziren «bota ura» oihukatuz. Ondo asko eskertu zuten, jaso zuten tanta bakoitza.