Ergobia ibilbidean Babes Ofizialeko 18 etxebizitza eraikiko dituzte epe motzean. Udalak jakinarazi duenez, 18 etxebizitzak erosketa erregimenekoak izango dira, eta zozketan parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko garaia. Izena emateko epea irailaren 9ra arte egongo da zabalik, eta beharrezkoa den dokumentazioa Astigarragako udaletxean entregatzea. Ez da ezinbesteko baldintza astigartarra izatea.