Insausti Nairobin, Espainiako Selekzioarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 23a, 02:00


Asteburuan Nairobin izan da Jon Insausti errugbilari hernaniarra, Espainiako Selekzioarekin Keniaren aurka joka­tzeko. Partidu zaila eta ikusgarria jokatu zuten, eta gogor borrokatu zuten Lehoiek. Irabaz­ten hasi arren, berehala ziren markagailuan atzetik. Baina berriro ere aurretik jartzea lortu zuten, 22-27, partidua bukatzeko 20 minuturen faltan. Keniak ez zuen etsi, ordea, eta partidua etxekoentzako izan zen, azkenean, 36-27.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!