Jolasak, bazkaria eta musika, errematerako

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 19a, 02:00

Festetako azken eguna dute gaur Lizeagako bizilagunek, eta errematerako ekitaldi mordoa antolatu dituzte aurten ere. Txikienentzako jolasekin hasiko dute eguna, 10:00etan. Buru­haundiak eta txarangak giro­tuko dute eguerdi parteko herri po­teoa. Eguneko ekitaldi zen­tra­la izango da eguerdian egingo duten baz­karia (txartelak au­rrez erosi behar ziren). Eta arra­tsaldean, aparraren festa eta dantzarako tartea izango dira. Festetako lehiaketa guztietako sa­riak ere, arra­tsaldean bana­tuko di­tuzte. Festak 20:30etan bukatuko dira, suziriak eztanda egiten duenean.

10:00 Umeentzako jolasak eta hamaiketakoa
12:00 Buruhaundiak eta herri-poteoa txarangarekin
14:30 Herri-bazkaria
17:00 Aparraren festa
17:15 Modesto Odoki:Gizon orkestra
20:00 Sari Banaketa
20:30 Jaien bukaera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!