SANTIO jaiei aurre hartuta, asteburuan herria girotzen hasteko ekitaldi mordoa izango dira. Gaur, herri krosa jokatuko da 17:30etan; 16:00etatik aurrera, izena emateko aukera izango da Apeztegi plazan. Eta iluntzean, 22:30etan, Santio jaien iragarpen kontzertua eskainiko dute.
GAUR
17:30, Astigarragako XIII. Herri Krosa. Izenematea www.herrikrossa.com web orrian, bihar arte, eta egunean bertan Apeztegi plazan 16:00etatik aurrera. Sari banaketa 18:30etan, Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Santio jaien atariko emanaldia, kiroldegian: Euskaldunak eta itsasoa. Aiztondo abesbatza, Astigar dantza taldea, Norberto Almandoz musika eskola, Txirrixklako txistulariak, Herri Eskolako ikasleak eta hainbat herritar.
BIHAR
09:30, Astigarragako X. Trial Txapelketa, Pablo Leoneten oroimenez, Zarkumendegin.
17:00, Errumaniako poesiak, dantza erakustaldia, zuzeneko musikariak eta janari dastaketa, Joseba Barandiaran plazan.
18:00, II. Urumea Blues & Soul jaialdia: Moon Fields (Donostia) eta The Romanticos (Tolosa). Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Kaleko zinema, Foru Plazan: La isla mínima (16 urtetik gorakoentzat).