«EAJren udal gobernuak ez du zigortuko atez atekoan egindako lehendabiziko oker arina»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 18a, 02:00

hondakinak jaso eta kudeatzeko Udal Ordenantzan aldaketa bat egin duela jakinarazi du Go­bernu Taldeak, Kroni­ka­ra bi­da­litako prentsa oharrean: «As­ti­garragako Udaleko gobernukideok aldaketa bat egin dugu Udal Ordenantzan. Uztailaren 13ko Ba­tzorde In­formatiboan ja­ki­narazi bezala, Udal Go­ber­nuak aurreikusi du arau-hauste arinak zu­zen­tzeko aukera ematea, zigortu bai­no lehen. Beraz, hondakinak gaizki utzi dituenari jakinarazi egingo zaio, okerraz ohar­tarazi, espedientea za­bal­­­du eta isuna ezarri baino lehen».

«Bilduren ordenantzarekin 60 eta 6.000 euro arteko zigorrak jarri izan dira»
EAJk dio, Bilduk jarritako ordenantzaren helburua zela atez ateko zabor bilketa arautzea: «EAJren gobernuak planteatu duen aldaketak 47garren artikuluan du eragina, arau-hausteei eta zigorrei dagokiona. Bilduren ordenantzarekin, arau-hauste arinak zuzenean zigortu izan dira, 60 eta 6.000 euro arteko isunak ezarriz. Esaterako, hondakinak behar bezala bereizi gabe utzi izana edo Udalak zehaztuko ordutegia errespetatu ez izana».
EAJk dio, aldaketa honek, arau-hauste arinen kasuan, ohartarazteko aukera ematen duela: «hondakinak modu okerrean uzten dituenak ez du zigorrik jasoko, berriz ere hutsik egiten ez badu. Hala ere, herritar berdinak urte berean bi arau-hauste egiten baditu, isuna jasoko du. EAJk herritarrei okerrak zuzentzeko aukera eman nahi die».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!