Beldur barik kanpaina martxan Santiotan, eraso sexistak saihesteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 18a, 02:00

Badatoz Santio jaiak, eta Astigarragako Udalak Beldur Barik programa jarri du mar­txan, jai giroan eraso sexistei aurre egiteko asmoarekin. Kan­painaren helburua da, eraso sexistak saihestea, eta bide batez, epe luzera herri mailako prozesu bat martxan jartzea. Gazteei zuzendutako kanpaina da, eta bultzatu na­hi da eraso sexualen iden­tifikazioa, pre­ben­tzioa eta erantzun indi­bidual eta kolektiboak ematea.

Bi ekintza, kanpainan
Kanpainak bi ekintza izango ditu. Batetik, Kaleak, gauak eta jaiak geureak dira tailerra. Bertan erakutsiko da jaietan eman daitezkeen eraso se­xistak nola prebenitu; au­rre egiteko tresnak landuko dira. Tailerra etzi, astelehenean izango da, 16:00etan, Udalean. 12-29 urte bitarteko gazteei dago zu­ze­ndua.
Bestetik, Beldur Barik gu­nea sortu nahi da. Uztailaren 25ean izango da, 20:30etan, Barandiaran plazan. Bertan landuko dira arrisku egoerak, prebentzioa eta identifikazioa. Eta baita ere, Beldur Barik gunea espazio seguru bezala aldarrikatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!