Madalena jaiak bete-betean dira Lizeagan. Txupinazoa 18:00etan bada ere, egun osoan izango da zerekin gozatu. Goizean marrazki lehiaketa izango da txikienentzat. Egun osoan izango da jana eta edana: txakolina, sagardoa, koadrilen afaria... Eta Lizeagan estimu haundia duten lehiaketak ere, badira gaurkoan: musa, toka, botea eta poker txapelketak, tortilla lehiaketa... Auzotarrak elkartzeko aitzakia ederra izaten dira festak, baina urtero bezala, hernaniar oro dago gonbidatuta.
10:00 Marrazki lehiaketa (gaia:auzoa)
12:00 Txakolin kata.
15:30 Mus txapelketa Lizeaga tabernan.
16:00 Kantu-jolasak
18:00 Txupinazoa
18:05 Toka eta bote txapelketa
18:15 Tortilla lehiaketa. Tortillak entregatzeko garaia
19:15 Sagardo dastaketa
21:30 Koadrilen afaria
23:00 Poker txapelketa Pachecon
23:01 ‘Boss Musik Dja’