Jubenil eta senior mailan, Buruntzaldea txapelketako finalerdiak jokatuko dira kiroldegian bihar eta datorren asteazkenean. Bihar, jubeniletan, Olarra eta Odriozolak jokatuko dute, Iraola eta Oiartzabalen kontra; eta seniorretan, Solano eta Iruretagoienak neurtuko dituzte indarrak, Urkizu eta Lizeagaren kontra; 11:00etan hasiko dira partidak.