Hiru egun, festarako!

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 17a, 02:00

Madalena egunari aurrea hartu, eta hiru eguneko egi­taraua antolatu dute Lizeagan. Gaurtik hasita, adin eta gustu guztietarako ekitaldiak izango dira. Txikienentzako puz­garriak jarriko dituzte, arra­tsaldeko 18:00etan hasita. Helduek berriz, tute txa­pel­ketan parte hartzeko aukera izango dute. Aitan Etxe ta­bernan jokatuko da, gaueko 22:30etatik aurrera.

Marrazki lehiaketa, jana, edana, eta musika, bihar
Gaur pare bat ekitaldi izango ba­dira ere, festak ofizialki bi­har hasiko dira. Goizean hau­rren ma­rrazki lehiaketa an­tolatu dute. 4 eta 14 urte bi­tar­teko hau­rrek hartu de­za­kete parte, eta hiru maila edo talde izango dira. A taldea 4-7 urte bitar­te­koa izango da; B taldea, 8-11 urte bitartekoa; eta C tal­dea, 12-14 urte artekoa. Le­hia­keta goi­zeko 10:00etan hasiko da, eta gaia berdina izango da guz­tientzat: Lizeaga auzoa. Parte har­tzen duten neska-mu­tilek edo­zein tek­ni­ka era­bili de­za­kete, beti ere, beraien ma­te­rial­a erabiliz gero. Izen ematea ikastolako jolas­tokian izango da, eta irudiak ere bertan jaso beharko dituzte. 

Marrazki lehiaketan 4 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek hartu dezakete parte. Hiru maila izango dira eta nahi duten modalitatean marraztu dezakete.


Jana eta edanak ere izango du lekua bihar. 12:00etan Txakolin kata antolatu dute, eta 19:15etan sagardo dastaketa.  Tortilla lehiaketan parte hartu nahi dutenek 18:15etarako eraman behar dituzte; mota guztietako tortillak onartuko dira. Eta iluntzeko 21:30etan, koadrilen arteko afaria egingo dute. Gogoratu dute, nor­berak bere otordua era­man behar duela.
Eta nola ez, jokoak eta mu­sikak izango du tartea: kantu jolasak eta poker txapelketa jokatuko dira; eta musika 23:00­etan hasiko da, Boss Musik Djaren eskutik. 

Tortilla lehiaketarako era guztietako tortillak onartuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek 18:30ak baino lehenago entregatu behar dituzte.

Jolasak, bazkaria eta musika, igandeko plana
Igandean ere, izango da ze­re­kin gozatu. Eguna ume­en­tzako jolasekin hasiko dute. Bu­ruhaundiek eta herri po­teoak girotuko dute eguerdi par­tea; eta urteroko bazkaria ere, ez da faltako. Arra­tsal­dean apa­rraren festa antolatu dute; eta dantzaldia ere izango da Modesto Odoki gizon orkes­trarekin. Iluntzeko 20:00etan, festetan jokatutako txapelketa guztien sari banaketa egingo dute. Eta jaiak 20:30etan bukatuko dira, azken suziria lehertzen denean.  

AGENDA

UZTAILAK 17
18:00 Puzgarriak
22:30 Tute txapelketa Aitan Etxe tabernan.

UZTAILAK 18
10:00 Marrazki lehiaketa (gaia:auzoa)
12:00 Txakolin kata.
15:30 Mus txapelketa Lizeaga tabernan.
16:00 Kantu-jolasak
18:00 Txupinazoa
18:05 Toka eta bote txapelketa
18:15 Tortilla lehiaketa. Tortillak entregatzeko garaia
19:15 Sagardo dastaketa
21:30 Koadrilen afaria
23:00 Poker txapelketa Pacheco tabernan
23:01 Musika ‘Boss Musik Djarekin’

UZTAILAK 19
10:00 Umeentzako jolasak eta hamaiketakoa
12:00 Buruhaundiak eta herri-poteoa txarangarekin
14:30 Herri-bazkaria
17:00 Aparraren festa
17:15 Modesto Odoki: Gizon orkestra
20:00 Sari Banaketa
20:30 Jaien bukaera 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!