Arrakasta haundia izaten du azken urteetan Santio jaietan egiten den arkume jateak. Aurten ere izango da, zehazki, uztailaren 26an. Nahi duenak eskuragarri ditu txartelak Goizuetako Amaia kafetegian, Urnietako Kantoin eta Hernaniko Deportibon. Uztailaren 20ra arte egongo dira salgai, 30 euroan; umeen menua ere izango da aukeran, 6 euroren truke.