Mailu jaurtiketa modalitatean Espainiako onena da Aitor Urkia Perez, CD Hernaniko atleta. Valladoliden jokatu zen Espainiako txapelketa, eta Urkiak kadete mailan hartu zuen parte. 4 kiloko mailua 63,64 metrora jaurti zuen. Jaso zuen urrezko dominak borobiltzen du Aitor Urkiak egin duen denboraldi bikaina.