Txapelketa multikulturala, Ramadanaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 16a, 02:00

Ramadan garaia da musulman komunitatearentzat, eta aurreko urteetako esperientzia onari segida emanez, aurten ere futbol txapelketa antolatu dute. Palestinako umeen omenez jokatu zen eta sei taldek  hartu zuten parte: Afrikako lau taldek, Saharako talde batek eta Euskal Herriko beste batek. Lehia polita eta ikusgarria izan zen, eta onenak euskaldunak izan ziren. Aipatzekoa da, Ramadan garaia izanda, ur tantarik edan gabe jokatu zituztela partiduak Afrika eta Saharako lagunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!