Egun haundia, Kaxkoko bizilagunentzat!

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 16a, 02:00

Prest da Kaxkoa, urteko fes­­tarik berezienerako: Kar­men eguna. Hildako bizila­gu­nak go­go­ratuz hasiko dute egu­na. Dia­nak es­natuko du Kaxkoa, eta be­rehala ha­siko dira ume jokoak. Egu­neko ekitaldi zen­trala 12:00­etan izango da. Ma­ri Cruz Ci­ga­ranek har­tuko du Alkate maki­la; eta ome­naldia jasoko dute 100 ur­tetik gorako bizilagunek, eta Uru­­mea eta Irizarreko la­gu­nek. Eguerdia bazkariak marka­tuko du; eta arratsaldea karta eta ka­le­ko jokoek. Iluntzean Plaza Be­rriko erlojua inau­guratuko dute; eta tradizioa den sardin jatea ere, izango da, besteak beste.
Karmen eguna dela eta,   Kale Nagusia eta Andrekale itxi­ta egongo dira 09:30etatik aurrera zamalanetarako. Be­raz, ordu ho­rre­tatik kan­po, pre­miazkoa bada, Atzi­e­ta eta Iz­pizua kaleak era­bili daitezke.

EGITARAUA
09:00 Meza Agustinetan, Kaxkoko hildakoen omenez
09:30 Diana
10:00-12:00 Txikientzako ginkana, Kaxkoko kaleetatik zehar. Udalekutakoek antolatutakoa.
12:00 Jaien hasiera txupinazoa
Alkatea: Mª Cruz Cigaran
Balkoi apaintze lehiaketa
Omenduak: Ehun urtetik gorako Kaxkoko bizilagunak, Irizar taberna eta Urumea burdindegia.
Trikitixa Kaxkoan zehar
14:00 Bazkari herrikoia Plaza Berrin
16:30 Karta-jokoa Andrekalen
16:30 Kale Nagusian: toka, igela eta botea
17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin
18:00 Txokolatada Plaza Berrin
20:00 Sari banaketa: kartak, jolasak eta balkoi ederrenari
20:00-22:00 Sardin jatea
22:30 Txupinazoa, jaiari amaiera emateko.

«Esker hitzak izango ditut eta amari eskainiko diot, berea baitzen makila»

Jaiotzez da Kaxkoko bizilaguna Mari Cruz Cigaran. Joxe Mari gainean bizitu izan da beti, eta bertan jasoko du gaur, Alkate makila.

«Zazpigarren portalekoak ga­ra gu» lema da, Kale Na­gu­siko zazpigarren portaleko bi­zi­la­gunek oihukatzen du­tena, el­kartzen diren guz­tie­tan. Garai batean ez ziren etxe­etako ateak ixten, eta fa­mi­lia izan ez arren, ha­rreman haundia izaten zuten portal ezber­di­netako bizila­gu­nek. Mari Cruz Cigaran Kale Nagu­siko zazpi­ga­rrenean jaio zen, eta oso harreman estua izan du Idi­goras, Erdozia eta Gar­cia fa­miliekin. Badira urte batzuk jaio­tetxea utzi zuela, baina gaur, Karmen Egunez, bueltan izango da. Bertan jasoko du Alka­te makila, eta ur­te­betez Kax­koa eta kax­ko­tarrak zaintzeko kon­pro­mi­soa har­tuko du.
Antoni amari eskaini zioten Alkate makila, orain zazpi bat urte. Osasun ara­zoak medio, ezin izan zuen testigua hartu. Eta haren oroimenez, Mari Cru­zek hartuko du gaur: «ner­biosa nago... lotsa puntu bat ema­ten dit, baina badakit gauza polita dela, eta eskertzekoa da nitaz gogoratu izana. Hitz batzuk ba­dit­ut buruan, eta eskerrak ema­teaz gain, ama izango dut go­goan, berea baitzen makil hau».
Kaxkoa ondo asko ezagutzen du Mari Cruzek, aita ere, ber­takoa baitzuen «100 urte beteko zituen aurten, Tiburtzio aitak». Gogoan du, Kale Nagusian San Roke eguna ospatzen zen garai hura; Karmen eguna berriz, Andrekalen ospatzen zen. Urte asko pasa dira ordutik, eta gogoz eta ilusioz bizitzen du urtero, uztailaren 16a: «txupinazora beti gerturatu izan naiz, eta aurten ere, bertan izango naiz, baina ez ikusle gisa. Berezia izango da zalantzarik gabe. Momentu hori, eta egun osoa». Karta jokoak ditu gustuko; eta baita egun osoan izaten diren ekitaldiak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!