Santio jaietako herri bazkariak egingo dira hilaren 23an, eta txartelak salgai daude: haur bazkarirako txartelak astelehenera arte erosi daitezke kiroldegian eta Xaguxarren udalekuetan; gazteen bazkarikoak, Gaztelekuan, hilaren 22ra arte. Elkartasun bazkaria ekainaren 26an egingo dute, eta txartelak salgai daude Zipotza eta Ikatzan.