«Fundazioak salatu egin du Bilduren gobernuak hasitako desjabetza»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 02:00

Udaleko Gobernu taldeak prentsa oharra bidali du Kronikara, Asilo-Escuela Je­sus Nazareno Cristo Rey fun­dazioaren salaketaren be­rri emateko. Bertan dio, fundazioak salatu egin due­la Astigarragako Udalak fun­dazioaren lur eremu ba­ten desjabetza hasi izana: «au­rreko Bilduren go­ber­nuak maiatzaren 27an hasi zuen desjabetza espe­dien­tea, Andoni Gartzia alkate ohiak sinatutako dekretuak hala baimenduta. Erabakia pasa den ekainaren 15ean ar­gitaratu zen Gipuzkoako Al­dizkari Ofizialean, eta Fundazioaren errekla­ma­zioa­ren ondorioz, Udalak 30.000 euroko kalte or­dai­nari egin diezaioke aurre».

«Udalak fundazioari jakinarazi gabe bideratu du desjabetza»
Prentsa oharrean diote, Uda­lak fundazioari jakina­ra­zi ga­be bideratu duela desj­abe­tza: «era­ku­n­dearen idaz­k­a­riak eta Mikel Goena­ga apai­zak salaketan hala azaldu dute. Idatzian azpi­marratu dute Espai­nia­ko Konstituzi­o­aren 33.3 arti­kuluak esaten duela inori ez zaizkiola on­da­sun eta esku­bideak kenduko era­bakia be­har bezala justi­fikatu gabe. Eta bere ustez, ez dago jus­tifikatua expro­pia­zioa era­bil­pen publikoa edo interes sozialarengatik egi­ten denik. Guzti ho­nengatik, Astigarra­gako Udalari 30.000 euroko kal­teor­daina eskatu dio, eta EAJko gobernu hasiberriak egin beharko dio aurre erreklamazioari».
Alderdi jeltzaleak dio, opo­sizioan zela eskatu ziola Bilduren gobernuari Fun­dazioarekin liskarretan ez sartzeko: «Andoni Gartziak gobernuaren azken hila­be­teetan azaldu zuen ez zela halakorik gertatuko, baina Anuska ingurua eraberritze­ko lanek eragina dute Fun­dazioaren eremu pribatuan. EAJren ustetan, ez da egia esan eta ondorioz bai Fundazioa eta bai Udala izan dira kaltetuak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!