3x3 saskibaloi torneoan, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 02:00

Urtero bezala, 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute Asti­garragako kiroldegian, Santio jaien bueltan. Iker Ruiz me­moriala izango da, eta uztai­laren 25ean jarri dute zita, goizeko 10:00etan.

Uztailaren 24ko eguerdira arte eman daiteke izena, eta ingresoa eginez ordaindu behar da.

Dagoeneko eman daiteke izena, eta inskripzio orriak eta infor­mazioa interneten daude, astigarraga3x3.blogspot.com.es web orrian.

Izena emateko epea, uztailaren 24ra arte
Parte hartu nahi duenak, uztailaren 24ko eguerdira arte dauka aukera, apuntatzeko. Talde bakoitzeko 25 euro dira, eta Laboral Kutxako kon­tu ho­netan egin behar da in­gresoa: 3035 0214 34 2140019016. Tal­de­aren izena zehaztu behar da, ingresoa egitean, eta ondoren, justifikantea emailez bidali behar da, taldearen ize­na­re­kin, astigarraga3x3@gmail.com helbidera.
Taldeko lau kideak 18 urtetik beherakoak badira, ez dute ordaindu behar, baina bai izena eman, emaila bidalita taldearen izena eta kideena zehaztuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!