«Garraio hiria baztertua, agroalde ekologikoa proposatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 02:00

Garraio Hiriaren proiektua bertan behera uztea erabaki zu­en Bidegik ekainaren 24­an, eta honen inguruan pren­­tsa oharra bidali du EH Bil­duk Kronikara. Bertan dio, Bidegi oraindik EH Bil­duren ardu­ra­pean ze­goe­nean hartu zela era­bakia eta albiste ezin ho­bea dela Astigarraga eta asti­garta­rren­tzat: «Garraio Hiria proi­ek­tuaren arabera, 2 plata­forma eraikiko lirateke auto­pistaren bi aldeetan; Anoe­tako 15 futbol zelai baino ge­hia­goko hormigoi eta as­fal­tozko okupazioa izango genu­ke. Honek he­rri­ta­rron­tzako ez zuen zerbitzu eta onu­rarik ekarriko, baina bai, kalte ugari: paisaian, ingurumene­an, za­rata kutsa­duran... Astiga­rra­gak berriz ere herrialde mai­la­ko az­pie­gitura bat jasan be­harko luke, eta da­goe­neko es­ku­za­balt­asun gehiegi izan du: garraio hiria, AHT, Urumeako Autobidea, A8aren bigarren ingurubidea... 

«EH Bilduren jarrerak, eragina»
Prentsa oharrean dio, Astiga­rragako EH Bilduk izan duela eragina erabakian: «Astiga­rra­­gako EH Bilduren jarrerak izan duen eragina aipatu na­hiko ge­nuke, aurreko lege­gin­tzaldian, 2014ko aza­roaren 27an egin zen Plenoan, proiektuaren aurkako ale­gazioak onartu ziren EH Bil­duren aldeko botoekin, EAJ­ren abstentzioarekin eta H1!­en aur­kako botoekin».
Astigarragako EH Bilduk, ber­­tako EAJ eta PSE alderdien jarrera ere, salatzen du pren­tsa oharrean: «gezurrekin bazte­rrak nahastu dituzte, euren po­sizioa argi eta garbi azaldu ga­be. Mahai gainean ordea, ba­daude hainbat datu: Aran­txa Tapia astigartar jeltzaleak jarri zuen martxan Markel Ola­no­ren aurreko legealdian; eta Zo­ri­o­ne Etxezarragak eta Mi­kel Duranek aldeko botoa eman zu­­ten Gi­puzkoako Ba­tzar Na­gu­sietan. Beraz, behin­goz bere posizioa argi azaltzea eskatzen diegu».

Mozioa, Udalean
EH Bilduk alternatiba badago­ela dio, eta mo­zio gisa sartu du (ikusi: www.kronika.eus): «leku berean, ustiapen eko­lo­gikoa izango duen agro­al­dea­ren proi­ek­­tua bultza­tzeko eskatzen dugu, eta gai­nontzeko era­kunde eta el­karteekin koope­ra­zioa eta lan­keta hasteko. Au­kera paregabea izan daiteke baratzak be­rreskuratzeko, eta herria nekazaritza ekologikoa­ren erreferente bihurtzeko. Eta baita enplegu berdea sustatze­ko ere; enplegua sortzeko jar­duera ekonomiko jasangarria. Guztiok gure posizioa garbi azaltzeko garaia da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!