Urteko egunik berezienetakoa izango da biharkoa Kaxkoko bizilagunentzat: Karmen Eguna. goizean goizetik, meza eta dianarekin hasiko da festa. Alkate makila MªCruz Cigaranek jasoko du, eta ehun urtetik gorako Kaxkoko bizilagunak omenduko dituzte; eta baita Urumea eta Irizar burdindegiko lagunak ere. Bazkaria, karta jokoa, ume jolasak, sardin jatea... ere izango dira.