Hilabeteko azken asteburuan helduentzako irteera antolatu dute Mendiriz Mendi elkarteko kideek. Peña Montañesa tontorra egingo dute, 2.299 metrookoa. Larunbatean, arratsaldek 15:00etan abiatuko dira, eta buelta igandean egingo dute.Kopurua mugatua da, 31 lagunentzako lekua dago, beraz, parte hartu nahi duenak lehenbailehen eman behar du izena. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostegunetan dago zabalik, 20:00etatik 21:00etara; izena emateko azken eguna berriz, hilaren 23a izango da.