Iker Lujanbio bederatzigarren, Carballon

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 02:00


Estatuko Autokross Txapelketako 4garren proba puntuagarria jokatu berri du Iker Lujanbiok, A Coruñako Carballo herrian. Entrenamen­duetan 15garren egin zuen 44 kotxeren artean; aureneko sailkapen mangan 4garren egin zuen, eta baita bigarrenean ere, baina drive true bat markatu zioten, eta hiru puntuko penalizazioa izan zuen. Horrela, 12garren postuan pasa zen finalera. Azken proban, berriz, postu batzuk aurreratzeko aukera izan zuen, 9garren eginez. Hurrengo proba Arteixon jokatuko du, gaur eta bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!